UTHURRALT Mikele et Filipe - KOKOITXE (GAEC)

KOKOITXE


T. 05 59 28 15 80 - 06 30 26 73 78 -
Posta elektroniko : uthurralt(at)hotmail.fr
Kokoitxe
64 130 MONCAYOLLE / MITHIKILE
Mapan ikusi

Jatekoaren andeatzearen kontra güdükatü nahi direnen indarrak biltzen dütü IDOKI-k

Francis Poineau artzain soilarekin elgar lana egiten dute Mikele eta Filipe Uthurralt-ek.

Ossau Irati sormarka peko ardi gasna etxen egiten hasi ginen 1991 urtean, Francis guri jüntatü delarik.

Negüa Mitikilen igaraiten düe gure ardi manex bürü gorriek, ondotik üdako Larraineko Ardakotxiala joaiten dira, Holtzarteko arroilen gaineko alteala. Üdako alhabideetan belarra baliatzen düe gure ardiek, baita etxaltearen üngürüetakoa ere.
Gure artaldea bazkatzen dügü etxaltean ekoitü zitu eta bazkekin.

Badü hogei urte igaranik elkarlanean ari girela. Hiruak lanbide hortaz bizi gira. Lurlanak eta artaldeaz axolatzea, gasna egitea, etxalte eta bortüko gasneen saltzea alkarrekin eramaiten dütügü.

Mauleko merkatüan gira neskenegün goiz oroz.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Etxaldean

igandez salbu, egun guziz, 10 :00-12 :00 / 15 :00-19 :00.
Bidaltzeak / igortzeak

Postaren bidez.