LASTIRI Laurence

PINPIRINA


T. 05 59 29 78 82 -
Posta elektroniko : laurencelastiri(at)orange.fr
Pinpirina - 198, chemin des écoles
64 250 ITXASSOU / ITSASU
Mapan ikusi

Ezpeletako biperrari zure mahaira ongi etorria eginez, urte guzian goza ditzazkezu uda ondarreko usain eta beroak.

Ezpeletako biper ekoizpen ttipi bat eremaiten du Laurence Lastiri-k, arta haundiz.

1998-az geroz instalatua naiz eta Ezpeletako biperra sormarka pean pusa arazten ditut zazpi mila biper ondo, laborantxa biologikoaren araudiak segituz.
Laborantxa metodo horren printzipioekin bat eginez, ene ekoizpena bi lur sailetan egiten dut itzulikatuz : bata Larresoron da eta bestea Itsasun, Errobi bazterrean.

Urte guziz maiatzean landatzen ditut kanpoan eta biltze arte, arta eta arreta frango galdegiten ditu biperraren ekoizpenak.
Agorriletik eta lehen hormak agertu arte, onduak diren biperrak eskuz bilduak dira.
Berexte eta garbitze xehe baten ondotik, ederrenak soketan josiak dira, besteak usaiari segi, etxe paretetan edo zabal zablik idortuak dira. Naturala eta emeki doan idortze horri esker biperrak bere ura galtzen du emeki. Memento hortan dira biperraren gustu guziak osatzen.
Hilabete bat berantago, biper idortua erraustua da, gustu berezi eta fruituduna duen errauts baten ukaiteko.


Ekoizpenak

Piment d'Espelette bio
  • Ezpeletako biperra sormarkan : biper-errautsa, biper-sokak (laborantza biologikoan).
    Ezpeletako biper biologikoarekin egin ekoizpenak : biper-purea
Salguneak

Bidaltzeak / igortzeak

Colissimo, postaz igorriak.