LAVIS Anne

ESKANDA


T. 05 59 28 01 06 -
Eskanda
64 120 ROQUIAGUE / ARROKIAGA
Mapan ikusi

Laboraria naiz eta harro nago ! Sasoin, ahuntz eta gasnaren erritmoa jarraikitzen ditut, ez da beti nahi den bezala baina bizi hortan laket naiz

Xiberoko etxalde ttipi batean du bere bizi-proiektua finkatu Anne LAVIS-ek. Ingurumenaren usaina du bere ahuntz gasnak.

Bista leku, haize leku !
Maule eta Barkoxe arteko bidea harturik, Ezkanda etxaldea Arrokiaga herri gainetan kokatzen da.

Belgikarra sortzez, biziak Euskal Herrira ekarri nau. Laborantzako ikasketak (BTS-ACSE) egin ondoan, etxaldea eta bere ahuntzak hartzeko aukera ukan dut. Laborantzan plantatu naiz lur gabe gisa (HCF) 2006 urtean.

Hogeitasei hektara dira Eskandan, hamar hektara pentze eta gaineratekoa oihan eta larre da. Nere 50 ahuntzak egun guziz ateratzen dira pentze, larre edo oihanetan. Belarra etxaldean egiten dut, luzerna-belarra eta zereala erosten ditut beste laborari etxetan.

Hemen nizanez geroz, laborantza biologikoan lan egiten dut eta ahuntz esne guzia gasnatzen dut.

Ahuntz gasna eta ahuntz gasna pikor mota frango egiten dut, baita ere gasna xuria.

Mauleko merkatuan eta inguruko saltegi eta jatetxetan jaten ditut ahuntz gasnak.

Ekoizpenak

Fromages de chèvre bio
  • Ahuntz gasnak
    Gasna ondua
    Gasna pikor borobila (freskoa, erdi-idorra), gasna luzea eta piramida haustua.
    Gasna xuria.
Etxaldean

astelehen, astearte eta ostegun goizetan.