MAITIA Jean Mixel

XALTOINIA


T. 05 59 37 02 87 - 06 89 30 16 05 -
Posta elektroniko : j_maitia(at)orange.fr
Xaltoinia
64 220 ESTERENCUBY / EZTERENZUBI
Mapan ikusi

Euskal Herriko egiazko etxeko ekoizpenak

Laborantzan plantatu denaz geroz, 1992 urtean, Jean-Mixel MAITIA-k esnea gasnatzen du.

Ezterenzubin, bortuko etxalde ttipi batean plantatu naiz. Ardi buru gorriak ditut eta artzaingoa egiten dut Iratin.

Ardiek bost hilabete iragaiten dituzte Iratiko alhagietan, maiatz erditsutik urri erditsurat.

Etxaldean ere ardiak kanpoko pentzeetan alhatzen ditut eta etxaldeko belar eta soroekin bazkatzen ditut

Gasnak etxaldean berean onduak dira, bederen hiru hilabetez.

Gasna gehienak etxetik saltzen ditut, bainan ere lekuko jatetxeetan proposatuak dira.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Etxaldean

egun guziz, 8 :00-12 :00 / 14 :00-20 :00.