Murgia

Elorri AIZAGER


T. - 06 71 36 47 62
Posta elektroniko : elorri.aizager(at)hotmail.com
64780 OSSES / ORTZAIZE
Mapan ikusi

Izari ttipiko etxaldeen modeloaren alde naiz. Manera bakarra da kalitatezko etxe ekoizpena sustatzeko, denen errespetuan, abereak eta lurra barne

Elorri

Etxaldearen segida hartu nuen ene aita erretretan sartu zelarik. Etxaldean transformatzen zuen, eta bere ekoizpena dibertsifikatu zuen. Haren bidetik jarraikitzea logikoa iduritu zitzaidan. Lan egiteko manera honek ene lanbidearen harro jartzen nau, eta uros naiz kontsumitzaileak ene ekoizpenak gustuko dituelarik.

Etxaldea Ortzaizen kokatua da, Baxe-Nafarroan. Orain dela 20 urte baino gehiago biologikoan dela. Ehun bat Manex buru beltz baditut eta berrogeita hamar bat Pireneoetako ahuntz ere bai, 20 hektarako eremu batean. Bi espezie horiek elgarrekin ongi bizi dira bazkalekuetan horien elikamoldeak osagarriak baitira.
Horrezgain, lekuko arrazekin lan egitea hautatu dut, alde batetik haien babestean parte hartzeko eta arraza horiek gure ingurumenan eta bereziki mendietan egokiak direlako. Axuriak udaberrian sortzen dira eta artaldeak elgarrekin joaiten dira bortura. Etxaldeko tailer haundiena gasnaren transformaketa da. Nagusiki ardi gasna ekoizten dugu. Deiztea eskuz egiten dugu, etxaldean baita bortuan ere bai.

Baserriko pentze gehienak iraunkorrak dira. Haietan atxemaiten diren landare aniztasunak abereen elikadura aberatsa bilakaarazten du, eta horrela haien osasuna segurtatzen. Artatzeko manera alternatiboak hautatuz, abereen imunitatea lantzen dut eta horien metabolismoa obserbatzen. Azken honi esker antibiotika eta antiparasitoak saiesten ditut, eta hori ahuntzekin lan egitean zinezko desafio bat da. Hautu horrek produktu kimiko gabezko ekoizpen bat segurtatzen du ere bai, esne eta gasnetan.

Ekoizpenak

Salguneak

Etxaldean

Hitzordua hartu
Bidaltzeak / igortzeak

Bidarte, Miarritze, Baiona, Angelu