Mendiko laborantza sustatzen du Jean-Marie Oçafrain-ek KINTOA eskual xerriari balioa emanez etxaldean.
Burasoen etxaldean segida hartu dut 1994 urtean, ardi buru beltz eta behi gorriekin.
Mendiko laborantzari balioa eman nahian, euskal xerriekin hasi naiz. 2005 urteaz geroz, nihaurek transformatzen eta saltzen ditut.
Xerri ttipiak hiru hilabetetan errezebitzen ditut etxaldean eta libroki uzten ditut oihan eta larretan. Xerriek belarra alhatzen dute eta sasoinean ezkurra eta gaztaina jaten dute. Zereala nahasketa bat (artoa, ogia, zahia, koltza zapakina) ukaiten dute gainera.
2010 urtean, BELAUN haragia lantzeko tresna eraiki dugu laborarien artean. Bertan haragia pikatzen eta sukaldatzen dugu zuzenean saldu aintzin. Tresna oso baliagarria da etxaldeko KINTOA xerrikia, bildoskia eta ahatxekia lantzeko.



- KINTOA xingarra (bederen 18 hilabetez xukatua)
KINTOA haragi freskoa (5 kg kartoinean, hutsean emana)
Euskal xerrikia kontserbetan : patea, gaintxiorra, odolkia, lukainkak gurinean, zerri ukondoa) eta haragi gazituak (saltxitxoia, txorizoa)
- BELAUN etxe ekoizleen saltegia (Aldude)
- KAIKU BORDA etxe ekoizleen saltegia
- Merkatua - Angelu Quintaou (igandea) : le 3ème dimanche du mois
- ZOKO jatetxea-epizeria
- Etxaldean