OREGUY Jean Michel

MENDIALDE


T. - 06 74 80 52 87
Posta elektroniko : oreguy.jm(at)gmail.com
Maison Mendialde - Quartier Hairako erreka
64430 BANCA / BANKA
Mapan ikusi

Mendia eta ardiak maite ditut, ordainez egiazko eta kalitatezko ekoizpena emaiten dute !

Bankan laborari ziren aitatxi eta amatxiren etxaldean ibiltzen nintzan ttipitan eta artzain izatea amesten nuen. 18 urtetan, artalde batekin artzain abiatu naiz bakarrik.

Hamazortzi urtetan, ardi buru beltz artalde bat erosi dut eta artzain abiatu naiz Otsaizea gainetan Bankan. Artzain baten etxola eta alhabideak hartu ditut.

Hogei urte hontan, artzain soil naiz. Artaldearekin sei hilabete pasatzen ditut bortuan, maiatzetik urria arte. Negua aldiz, zelaian aurkitzen dutan etxalde batean pasatzen dut ardiekin.

Urrats berria gainditzen dut orain : ardi gasna eginen du esne sasoin osoan.
Bortuko gasnaz gain, ardi gasna etxaldean ere eginen dut. Ardi gasna bi lekutan egiteko gisan, bortuan eta beherean, gasnategi eta gazitegi ibiltari bat erosi dut.

Ardiak urte osoan alhatzen dira bortuan eta etxalde inguruetan. Neguan, belar idorra eta arto pixka bat ukaiten dute arditegian. Bazkatze moldea zaindu behar da kalitatezko ardi esnearekin gasna egiteko.

Ekoizpenak

Salguneak

Etxaldean

Egun guziz