DE PORTUONDO Aitor

URGAIN BARATZEA


T. - 06 76 59 85 83
Posta elektroniko : aitor.portuondo(at)sfr.fr
Quartier Xuhito
64 220 ANHAUX / ANHAUZE
Mapan ikusi

IDOKI : lekuko aterabide bat nahasmen orokor batentzat.

Lanbidez arrantzale izanik, Aitor de Portuondo lehorrera itzuli da laborantxa proiektu bati lotuz.

Lau urte eman ditut nere proiektuaren gauzatzen, naturarekin osoki bat bizitzeko beharrari erantzun nahiez. Lur sail bat atxeman ondoan, 2007an instalatu naiz, laborantxa biologikoan senda belarrak eta landare aromatikoak ekoiztuz.

Hogoitamar bat landare mota ekoizten ditut gaur egun (peldoa, jondoni joani belarra, andere mahats beltxa, elorri lorea…) zuhaizpean (intsusia, leizarra…) eta gerizatua den eremuan.
Udaberritik goiti mendian gaindi ibiltzen naiz landareen biltzeko (asuna, nasailorea, elorri lore…). Landare guziak eskuz biltzen ditut eta arta haundia ekartzen dut hauen idorarazteari.

Landare bakotxaren gustua eta ongi egitea beiratzen du idortze goxo eta erregularrak. Emaitza usain ezberdineko tisanetan gozatzen da, denen gustu eta beharrei erantzuteko helburuarekin.
Gehienbat zuzeneko salmentan komertzializatzen ditut nere tisanak, baita zonbait saltegietan ere.

Ekoizpenak

Plantes aromatiques bio
  • Molde ekologikoan eramanak :
    - Infusioak, gozagarri.
    - Peldoa, asuna, astoarrosa, kamamila, berbena-belarra, nabar-lore,
    - ipurua, erramua, oreganoa, erromerua, salbia, xarpota,...
Etxaldean

egun guziz, arratsaldeko 6etatik goiti (udan) eta 5etatik goiti (neguan) edo hitzordua hartuz.
Bidaltzeak / igortzeak

Weborri hontan mana daiteke : https://www.culinaries.fr/producteur/aitor-de-portuondo-106