SORHONDO Paxkal

BARBERANIA


T. - 06 88 32 99 37
Barberania
64 430 BANCA / BANKA
Mapan ikusi

Gure lurraldea eta bortua baliatuz, ardi buru beltzekin bizitzea posible da.

Artzain soila da Paxkal SORHONDO, sei hilabetez mendian bizi da Urepelen.

Artzain soil plantatu naiz 2007 urtean. Egun ederrak heldu direnean ardiekin abian naiz bortura, maiatz erditsutik urria ondarra arte.

Ardi buru beltzekin lan egiten dut, bortuari ongi moldatzen dira. Bortuko alhagiak ezinago hobeki baliatzen dituzte eta esne ona emaiten. Bortuan jarraikitzen dut deizten eta gasna egiten.

Neguan etxalde bat alokaidatzen dut Bardozen, bildotsak heldu dira eta gasna egiten dut.
Ardiak egun guziz alhatzen dira. Ossau Irati eremuko beste laborariei erosten dut behar dutan belarra.
Deizte mementoan, arto bihia eta luzerna idorra preziatzen dute ardiek.

Egungo egunean, esne guzia gasnatzen dut : etxe-gasna eta bortuko gasna egiten ditut.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Salguneak

Etxaldean

egun guziz, 9 :00-12 :00 / 14 :00-18 :00.