Uronakoborda

Uronakoborda


T. - 06 21 11 66 92
Posta elektroniko : info(at)uronakoborda.com
1000 Mentaberriko bidea
64250 Ainhoa
Mapan ikusi

Lurra eta kabalen errespetuan lan egin, kalitatezko ekoizpen sanoak proposatzeko gisan!

Lanbidez aldatzeko hautuaren ondotik, laborantxarat itzuli gira Ezpeletako biperra ekoizteko xedearekin. Ainhoan, familiako lurretan instalatu gira.

2016 urtean abiatu ginuen gure lehen sasoina AOP sormarkako 12500 Ezpeletako biper zangorekin. Gure proiektua aintzinatuz zoala, Kintoa sormarkako xerri hazkuntza ere garatzeko hautua egin ginuen gure etxaldeko oihanak baliatzeko gisan.
Lehen xerri kumeak 2017ko urtarrilean heldu zitzaizkigun. Naturalki etxe ekoizpengintzarat itzuli ginen gure ekoizpenak hastetik bururaino lantzeko gisan, familiako errezetak eta mozkin ezinago sanoak proposatuz.
Kintoa arrazako xerriak kanpoan haziak dira eremu zabal batean. 9 hektareako oihana dugu, 4 parketan banatua. Gure hautua da gehienez 32 xerri emaitea 2.5 hektareako eremuan.
Horri esker, kanpoko bazka naturalaz gozatzen ahal dute 3 hilabetetarik goiti eta gutienez urte batez.
Biperrari doakionez, biologikorat pasatzen ari gira eta laster espero dugu ziurtagiria. Hor ere, ekoizpen guzia hastetik bururaino segurtatzen dugu, biper hautsa bainan ere beste hainbat mozkin proposatuz ( jelerak, mustarda, coulis...)

Ekoizpenak

XerrikiaPiment d'Espelette bio
  • Kintoa AOP sormarkako xerri haragi freskoa, xingarra, pateak, odolkiak, gaintxigorrak, urinekoak, lukainkak, bai eta ere Kintoa xaboia!
  • AOP sormarkako Ezpeletako biperra, jelatuak, biperrarekilako gatza, mustarda.
Salguneak

  • A la ferme : Sur rendez-vous
Etxaldean

Hitzordua hartuz