VAUGON Yann

OIHENARTIA


T. - 06 24 47 44 65
Posta elektroniko : yann.vaugon(at)nordnet.fr
Oihenartia
64 470 TARDETS / ATHARRATZE
Mapan ikusi

Laborantzan plantatu nahi diren lurgabeen eskubideak zaindu nahi ditut. Bortua baliatzen duten etxalde ttipiak defenditzen ditut eta kalitatezko ekoizpenak prezio onargarri batean eskaini nahi ditut. Hortarako IDOKI labelan engaiatzeko hautua egin dut.

Ariege eskualdean artzain gisa ibili eta Euskal Herrian hainbat ordezketa egin ondoan, artzain soil plantatu da lehenik Yann Vaugon. Orain, Atharratzeko Oihenartian plantatua da bere ardi eta ahuntzekin.

Artzain soil izan ondoan, Atharratzeko Oihenartia etxaldean plantatzeko xantza ukan dut. 150 ardi buru beltz eta 40 ahuntzekin ari naiz lanean.

Kabalak egun guziz alhatzen dira. Belarra, soroak eta artoarekin bazkatzen ditut eta udan Erretzu mendian, nere etxaldearen gainekaldean egoiten dira.
Ardiak eskuz deizten ditut ahuntzak bezala. Gasna ahalaz egun guziz egiten dut, bertzean eta eskuz.
Zenbera, gasna ttipiak, eta gasna freskoak ere proposatzen ditut ardi esne, ahuntz esne edo bein arteko nahasketarekin.

2017tik laborantxa biologikoan engaiatua, IDOKI-rekin bat egitea naturala izan da ere neretzat, kalitatezko etxe ekoizpengintzaren berme baita labela.

Ekoizpenak

Ardi GasnaFromage de brebis bioCidre et jus de pomme bio
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
    Bortuko gasna
    Zemerona
  • Jus de pommes et pommes
Bidaltzeak / igortzeak

Bai.