Ferme Xapa

Valérie eta Jon Zubeldia


T. - 0698790099
Posta elektroniko : ferme.xapa(at)gmail.com
Maison Maixoenea, Quartier Labiri
64240 HASPARREN / HAZPARNE
Mapan ikusi

Urratsez urrats, Valérie eta Jon-ek kanpoan hazitako oilo eta oilasko hazkuntza altxatu dute Hazparneko etxalde ttipi batean.

« Gure proietua 2017-an abiatu ginuen Valérie-ren instalazioarekin oilo errule atelier ttipi batekin, Gamarten kokatu familiako etxaldean.
Kiwai fruituz landatu eta lehen oiloen bizileku izan den lursailak izena emanen dio etxaldeari : Xapa.
Jon, memento hartan zurgintza lanetan ari zen bainan gero eta gehiago inplikatuko da proietuan, 2018-an bizilagun kolaboratzaile estatutua hartu arte. Bigarren sail bat garatuko du oilo haragi hazkuntzari zuzendua.
2019-an, jadanik hegazti hazkuntza biologikoarentzat egokitua zen 13 hektareako etxalde batean instalatu gira, Hazparnen.
Kabalak kanpoan haziak dira goizetik arrats, eta beren zilko naturala ahal bezain bat errespetatzen dugu. Leghorne eta Marans Oilo arrazekin ari gira. Arroltze kopuru bera erruten dute, bainan hazkuntza intentsibo batek baino denbora gehiago behar dute.
Horri esker, gure oilo « zaharrak », gehiago erruten ez dutenak, osagarri onean dira eta epe motzean nahi ginuke hauen haragia balorizatu.
Gure xedeetan da ere sagardi bat landatzea beren ibilbidean, harrapakinetarik babestuak sendi ditezen, eta pentzeetan goxokiago bihika har ditezen. Horrez gain, fruitugintzarako erabili nahi ditugun eremuen ongarriztatzea errextuko luke. »

Ekoizpenak

Poulet bioOeufs bio
  • Arroltzeak
    Oilaskoak
Etxaldean

Hitzordua hartuz