XOKOA (GAEC) : Alain et Bixente OCAFRAIN

XOKOA


T. 05 59 37 06 64 - 06 72 65 87 25 -
Posta elektroniko : alain.ocafrain(at)orange.fr
Xokoa
64 220 ANHAUX / ANHAUZE
Mapan ikusi

Laborantza iraunkorra sustatu, ahal bezainbeste etxalde atxikitzea eta kalitatezko ekoizpenak eskaintzeko.

Père et fils, Alain et Bixente OCAFRAIN, maintiennent leur ferme en zone de montagne.

Anhauze alde gainean da Xokoa etxaldea, hor naiz laborantzan plantatu 1990 urtean.

Mendiko etxalde ttipia da eta pentzeak maldan dira. Ardi buru gorriak egun guziz alhatzen dira eta uda etxalde alde gaineko bortuan iragaiten dute.
Belar eta bihi parte bat erosten dugu ardiak bazkatzeko neguan.

Esnea gasnatzen hasi ginen 1995 urtean. Eguneroko lana errexteko arditegi berria eraiki nuen, gasna egiteko lekua eta gazitegiarekin. Gasnak erregularki garbitzen ditugu. Gasnaren berezko gostua lantzen dugu gasnak eztiki ontzen utziz.

Etxaldeko ekoizpenak erosleraino eramaitea beharrezkoa da gure etxalde ttipian. Plazerrekin ikusten du Bixente laborantxari lotzen dela, gure bizi-moldea gostukoa duelakotz ere.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Salguneak

  • AMAP Baiona - St Esprit
  • A la ferme
Etxaldean

egun guziz, 9 :00-13 :00 / 15 :00-20 :00.