Actualité

Euskal Irratiekin elkarlanean IDOKI ekoizle bat astero On Daiziela emankizunean

 

 

Maiatzean hasirik eta ekaina bukaera arte Euskal Irratiek eta IDOKI-k elkarlan bat abiatu dugu Euskal Herriko etxe ekoizpengintza eta IDOKI-ko ekoizleek eramaten duten lana hobeki argitara emateko.

 

Horretarako, Marie-Agnès Gorostiague Euskal Irratietako kazetaria astero IDOKI etxe ekoizle baten etxaldera joaten da, ekoizle honen berri hartzeko. Etxaldearen historia, ekoizlearen ibilbidea, bere laborantxa ikusteko manera, IDOKI kalitate desmartxa eta ekimenak, ... Asko dira jorraturiko gaiak!

IDOKI ekoizleen tarte hau ostiralero entzungai izanen da 12:00etatik 13:00etara iragaiten den On Daiziela emankizunean. Emankizunaren bigarren partean txertatuko da, 12:30-ko albistegia eta gero.

 

Bestalde, irratsaioa entzun ezingo dutenentzat, astero asteko IDOKI ekoizlearen tartea gehituko dugu orrialde huntan denek entzun ahal izateko.

2016 / 06 / 17: Dominique Aincy (Garaikoetxea, Hazparne)

  (21.7 Mo)

 

2016 / 06 / 10: Eztitxu Sabarots (Mamiño, Aldude)

  (24.9 Mo)

 

2016 / 06 / 03: Maina Ithurralde (Ixuribeherea, Aiherra)

  (28.7 Mo)

 

2016 / 05 / 27: Mikela Untsain (Patinenea, Azkaine)

  (28.5 Mo)

 

2016 / 05 / 20: Leire Ithurralde (Belazkabieta, Ezpeleta)

 Leire Ithurralde (Belazkabieta) Euskal Irratietan (27.7 Mo)

 

2016/05/13: Christelle eta David IROLA (Iraunkor, Ezterenzubi)

 Christelle eta David Irola Euskal Irratietan (23.6 Mo)

(soinuak entzuteko egin klik irudien gainean)

 

20.05.2016