Actualité

EZPELETA : Bihotzeko uztak

Urtero, Ezpeletako biperraren sindikatak "Bihotzeko Uztak" antolatzen ditu elkarte baten alde. Aurten "Pompiers Solidaires" elkartearekin batean, Nepaleko lur-ikarak honki dituen jendeari laguntza ekarriko diote.

Biper bilketaren prinzipioa sinplea da. Arratsalde baten denboran, laguntzaileek Ezpeletako biperra bilduko dute etxaldetan. Bildua den Ezpeletako biper kilo bakotx, laborariak 0,40 €-ko emaitza eginen du "Pompiers Solidaires" elkarterai. Kilo bakotxak kondatzen du eta parte hartzeko beti ordu da !

  • 13:00 - Ezpeletako merkatu estalian hitzordua emana da, laguntzaileak banatuko dira etxalde parte hartzaileetan.
  • 13:30 - 16 : 30 - Biper biltzea etxaldeetan.
  • 17:00 -  « Pompiers Solidaires» elkarteari diru emaitea eta zintzur bustitzea.

"Bihotzeko Uztak" egunean parte hartzeko gogoa duenak, bere burua ezagutarazi behar du Ezpeletako biper sindikatari : 

Tel. 05 59 93 88 86- courriel :  syndicat-piment-espelette(at)wanadoo.fr

12.09.2015