Actualité

IZPURA, Eguberriko MERKATU BERRI

Abenduaren 11a igandea, goizeko 10tatik arratsaldeko 6ak arte, Faustin Bentaberri gela berotuan

Merkatu honen fama hedatu da, urtero kalitatezko etxe ekoizpenak eta eskulanak biltzen baita Merkatu Berrin.

Eguberri eta urte ondarreko apairuak prestatzen dira Merkatu Berrin.

Urtero, kalitatezko ekoizpenetan hautu handia ekartzen dute tokiko laborariek, gasnak eta esnekiak, xarkuteria eta Kintoa urdazpia, jaki prest-eginak, ahateki gibela gizena eta ahateki gurinkiak, eztia eta erreximentak, Irulegiko arnoa eta sagarnoa, landare aromatikoak, ogia...

Eskulan egileek artegintzako ekoizpen oso ederrak ekartzen dituzte, baita ere oparitxoak egiteko eskulanak : jauntsiak, haur jokoak, edergailuak, kosmetika,... 

Tokiko elkarteak ere azkarki inplikatzen dira Merkatu Berri : bidezko merkatua, liburuak, jauntsi saltzez.

Ekoizleak, eskulan-egileak eta elkarteak eskuz esku

Eztitxu SABAROTS (Mamiño : erreximentak), Eñaut HARITSCHELHAR (ardi gasna), Aitor DE PORTUONDO (tisanak), Annie ARIBIT (ahatekia) , JARA XOLAN (behikia eta Kintoa xerrikia), Stéphane PERRIER (barazkiak), Battitt IBARGARAY (Xubialdea: Irulegiko arnoak), Manex LANATUA (eztiak), Chantal ZAMPONI (Eztigar : sagarno eta sagar-jusak), Aude CHEVALIER (Aude Chocolats : xokoletak), Jean-Claude MOUCHEBOEUF (La Grange aux Loups : matahami eta taloak), 

Elodie LISSAR (NAHASKA : brontzezko edergailuak), Alexandre VIEIRA (bitreki buhatua), Marie CATHERINE (SOWAN : oihal berziklatuz sorkuntzak) , Carole PLATERO (ORRATZETIK HARI : oihalak berziklatuak /jauntsiak), Joana ARBELETXE (TIOKA : emazte jauntsiak), Sophie COUTENEGRE (BUBA TINKA : haur jokoak), Sébastien EGEA (EGEA64 : bambu argiak, zur landuak) Lydie BOHELAY (zilarrezko edergailuak) Nelly BERHOUET (ahuntz ilez : galtzerdiak, oihalak) Audrey et Serge NARBAIS (ETXEAN EGINA : saboin naturalak), Virginie HERVIEU (L'empreinte de l'Ange : kakorratzean)

Associations : EUSKO (euskal moneta), ASPAL (bidezko merkatua)
GATUZAIN (argitaletxea) ASTOBELARRA (argitaletxea) Manex ERDOZAINTZI-ETXART kolegioa (biskotx salmenta) AEK (KORRIKA jauntsia).

 

Egitarauan

Egun osoan : elkarte, artegintzako eskulan egile eta etxe ekoizleen Eguberriko merkatua

10tatik-16ak arte : "Buba-Tinka"saltegiko Sophie Goutenegrek, jokoak eginen ditu haur ttipi eta haundientzat.

- 11tan : Moda desfilea

- 12tan :  "Iparralai" musika eskolak alaitu zintzur bustitzea. Bazkaria : salda, burger, taloak eta matahamiak  "La Grange aux Loups" ttattolan.

- 16tan : " Esperientzia magikoa", Sébastien magoaren eskutik.

Eguberri on eta on egin !

20.11.2013