LURRAMA, Euskal Herriko laborantxa iraunkorra eta herrikoiaren saloina da !
LURRAMAk egitarau aberatsa eskaintzen dauzu : abereen xokoa, haurren xokoa, merkatua, bazkariak eta sukaldaritza atelierrak, hitzaldiak eta alternatiben herrixka,...
9. edizio hontan "familien laborantza herrikoia salbatzea" du helburu. Valentin BEAUVAL 9.edizio honen eguzaita da, agroekolojian hainbat proiektu eraman dituen agronomoa dugu.
(IDOKI etxe ekoizle hauek hobeki ezagutzeko, argazkiak klikatu)
(IDOKI etxe ekoizle hauek hobeki ezagutzeko, argazkiak klikatu)
(IDOKI etxe ekoizle hauek hobeki ezagutzeko, argazkiak klikatu)
Bakarrik kalitate urrats batean engaiatuak diren etxe ekoizleek dute LURRAMAko merkatuan parte hartzen : Ossau Irati ardi gasnaren sormarka, Ezpeletako biperraren sormarka, Irulegiko arnoaren sormarka, Laborantza biologikoa, Kintoa xerrikia, Idoki etxe ekoizleen kalitate agintza, Itsasuko gerezia, Biper eztia besteak beste.
Hiru egunez, IDOKI etxe ekoizleak aldizkatuko dira Euskal Herriko etxe ekoizpenen ainiztasuna agertzeko, ostiraletik igandea arte, goizeko 10tatik arratsaldeko 7ak arte.
Xehetasun gehiago : www.lurrama.org