Berriak

LURRAMA : gai minbera mahai inguruan

[Translate to Euskara:] La table ronde “Doit-on cesser de tuer des animaux pour se nourrir” a fait salle comble, au sein de LURRAMA (06/11/2016)

Mauleko kabale hiltegiko aferak laborari mundua eta bereziki hazleak inarrosi ditu 2016ko martxoan.

Ez da nehor abereen minaz pozten. Abereen ongi izatearen segurtamena ukan nahi genuke denek, sortzeko egunetik hiltzeko eguna arte.

Nehork ez badu abereen hiltzea ikusi nahi. « Kabale hiltzea gelditu behar ote da jateko ? » galdera minbera hau landu dute kalitateko hizlariek, joan den azaroan Miarritzen antolatu mahain inguruan.

Jocelyne PORCHER, Véronique ZENONI eta Mikel HIRRIBARREN hitzartzeak aski osagarri ziren : hazkuntzaren lekua, abereen ongi izatea, haragi kontsumoa, hainbat gai aipatu dira ELB, IDOKI, BLE, eta Inter AMAP Pays Basque elkarteek antolatu mahain inguruan.

 

LABORARI astekarian (1181 zenbakia) agertu artikulua berriz hartu dugu.

Jocelyne Porcher, zooteknikalaria, zoziologoa eta ikerketa zuzendaria INRAn.

“Hazkuntza eta abereekin dugu loturaz aski kritikoak gira garai hauetan, elkarte batzuek hedatzen duten mezua errexki hartzen baitute hedabideek.
Kritika horri ez da hain berria. 2005-2016 urtean, FAOk (Janari eta Laborantxa egitura mundu mailan) agertu zuen « hazkuntzak dakarren itzala » izeneko txostenean, hazkuntzak ingurumenean duen eragina salatu zuen.

Beste europera txosten batzuek hazkuntza kritikatzen dute abereen tratatzeko moldeagatik. Sistema industrial eta intentsiboak dira identifikatuak baina « hazkuntza » hitz bakarra baliatzen da. Alta ez da hazkuntza aipatzen, bena hazkuntzaren eradalketa industriala, nik « abere ekoizpenak » deitzen dutana. Transformaketa horri 19.mende erditsutan egin da industria kapitalismoaren sortzearekin eta laborariek abereekin zuten lan harremana eskuz aldatu baita, industria, zientzia eta bankoen esku jartzeko.

Ontsa ezagutzen dutan zientzia bati esker egin da : zooteknia, abereak tresna gisa baliatzeko jakitatea. Hortik da aberearen izatea aldatzen, hortik erraiten da abereekin lan egiten dela irabazteak ateratzeko. Ber garaian, hazleak aberearekin duen lan harremanaren zentzua aldatzen da, abere estatutoa, laborarien estatutoa. (…)

« Abere ekoizpenak » definitzen direnean, aberekilanko lana mugatzen da produktibitate heinari. Hazkuntzak aldiz, aberekilanko lana harreman historiko batean kokatzen du, ekoizten bada ere elgarrekin bizitzen da, iraupenean. Bi mundu hauek ez dute dues ikustekorik bata bestearekin. Egun hazkuntza kritikatzen denean abere ekoizpenak kritikatzen dira, baina ez dira biak bereixten.

Abereen ekoizpenak zuzentasunez kritikatzen direlarik – bada 15 urte erraiten dutala industriako hazte moldeak jasan ezinak direla, moralki susta ezinak, ekonomikoki onart ezinak – hazkuntzarik gabeko laborantxa baten norabidea hartzen da.

Aberekilanko harremana so eginez, zorigaitz ekonomikoa, ekologikoa eta morala bezala hartzen da gaur egun hazkuntza. Industria sistemen kritika ez da berria, 50 urte badu. Orain arte jendea futitzen zen eta komunikabideak ere.

Beraz, zergatik bat-batean interesatzen ditu ? Sinpleki laborantxa eskuz aldatzen ari baita : milaka hektara lur erosten dituzte mundu mailako enpresa erraldoiek ; bardin hazkuntza ez da aski errentagarria irabaziak ateratzen zituztenentzat eta beste batzuentza : adibidez, haragiko janariaren ordez, ordezko ekoizpenak badira, oilaskorik gabe oilaskoa, arroltzerik gabeko maionesa, soja “steaka” eta intro haragia biharko da ikusiz zonbat ikerlariek lan egiten duten sail hortan. Diru gehien sartzen dute dira Google, Facebook bezalako enpresa erraldoiek baia ere inbertsio fondo indartsuek, hots diru gehien dutenek munduan.

Etxaldeko aberekin den harremana ukatzen da. Antropologia mailako hausduraren heinean gira : hazkuntzarik gabeko laborantxa eta abererik gabeko munduaren eraikitzen ari gira. “Abereak hiltzen gelditu behar ote da jateko ?” galderak funtsezko galdera ekartzen du “abereekin bizi nahi ote dugu edo ez?”. Ene ustez, L214 bezalako elkarteek inkonzienteki eradalketa horri ekartzen dute.

Gure portaera aldatu nahiz, enpresa erraldoiek jokoa egiten dute, proposatuko dauzkuten ekoizpenak aitzin-saltzen dituzte.

Kanpaina mediatikoen estrategia baliatuz : jendeek aiher dutena, abereen hiltzea,erakutsiko da preseski, hazkuntza desegiteko asmoz.

Abere ekoizpenak eta hazkuntza ber gaitza direla da diskurtsoa, kabaleak hiltzen direlakotz. Sordeien artetik sordeiena xekatzen dute eta edireiten dute.

Kabeleen hiltzeaz aspalditik lan egiten dut. Hazleek abereekin duten harreman morala erakustera saiatzen gira lankideekin. Elkarte horien kritikaren oinarri teorikoa « abereen etika » da, abereen harreman morala zoin den agertu nahi lukete. Guk diogu, abereen moralaren monopoloa ez dute jende horiek eta hazleentzat zein den esplikatzen dugu.

Hiltzea eman

Abereen ehaite pratikak ikertzen ditugu ere bestalde. Arrazoak badira kabale hiltegietan, aspalditik erraiten dugu, abere ekoizpenak egiteko tresnak dira kabale hiltegiak, ez dira hazkuntzarako pentsatuak.

Arrazoa larria da kabaleak ontsa hazten direnean : ez da tresna duinik kabalak ongi hiltzeko. Ondorizo, geroago eta hazle gehiagok, bereziki salmenta zuzena egiten dutenek, ez dituzte gehiago kabaleak hiltegira igortzen eta legez kanpo etxen hiltzen dituzte. Arrazoa larria da, preso sartzea eta 15-20 000 euroko isuna arriskatzen baitu hazleak. Ez da normala etikoki eta moralki lan egiten duenak arriskuan izatea, bere baloreak eta bere klienteen baloreak errespetatzeagatik eta ber mementoan, xerri filierak urdeak ehaiten ditu egunero, langileen osagarri morala xehatzen du arriskurik gabe. Aberekilanko harremana, ekoizpenen kalitatea, bürüko osagarriaren ikusbegitik, hobekienik egitera saiatzen direnek dute presontegia arriskatzen.

Kabale hiltegi ibiltariak garatzen saiatzen gira, baldintzen hobetan kabaleen hiltzea berriz eskutan hartzeko tresnak dira. Kabale baten hiltzea dena den bortitz da bena hiltzea emaiten ahal da errespetu osoz eta hitz hari bat egiten ahal da bizia eman eta hiltzea eman artean.

 

Véronique Zenoni, marexala osteopata da Xiberoan, eskuz eta energia artatze formakuntzak egiten ditu hazleekin.

“Marexala naiz 19 urte hontan. Albatari bezala, teknikalari formakuntza dugu. Aldaketa handia bizitu du 2003 urtean osteopatia hasi dudanean. Eskuak abereen gainean pausatzen direnean, sensazio berriak ditugu, minak eta emozioak ikertzen ditugu, hobeki ulertzen dugu abereak bere ingurumena, jendea barne, nola bizi duen.

Batzuek hazlearen ispiritua dute : abereekin aski bizi denean, « abere » pentsatzen dugu, ez dugu gogoetatzen, gauzak naturalki egiten ditugu aberearen biziarentzat eta ekoizpenarentzat. Hazkuntzaren industrializatzeagatik, hazle batzuek aberekilanko zentzua galtzen dute. Arartekari lana egiten dut lotura berriz sortzeko. Bost urte hontan, hazleei erakusten dut eskuak nola jarri abereen gainean. Abere bat eta bizi duena ulertzeko, enpatia, urrikalmendu eta amodio ukan behar da. Sentimendu horiek ez dira zentzu bakarrekoak.

Etxaldetako abereek ere enpatia, urrikalmendu eta amodio lotura dute hazlearekiko, jakinik badakien zeri buruz doan, hiltzea hazlearen zerbitzuko.

Bata bestearekilanko loturak.

Ongi sendatua bada, aski leku bada, jendekilanko harremana da, guti gorabehera onartua izaiten ahal da.

Luzaz, Euskal Herrian, kabaleak laborariaren ber etxean bizi ziren, sukaldetik ateratzen zen barrukian sartzeko. Barrukian libreki diren behiak harreman faltan ikusten ahal dira eta hilabete batzuez estekan diren behiak egunero eskutatzen ahal ditu hazleak, honkitzea lasaigarria da kabalarentzat.

Norat arte joaiten ahal da jendea eta aberearen arteko harremana horri ?

Gaizki sendi den norbait maite denean, gaizki senditzen gira : tropa baten eritasunak lotzen ahal dira inguruko jendearen egoerarekin. Laborariei usu erraiten diet, nahi badu tropa trenpuan izan dadin, behar dutela haien burua zaindu lehenik, troparen osagarri seinale bat. Tropa esnadunetan metabolismoaren nahasdurak ardura ikusi ditut, janaria ontsa kalatua zelarik, laboraria erretretatik hurbiltzen baitzen eta geroa ez zuelakotz ezagutzen.

Aratxea egiten duten behiak eta amor emaiten du, ondorioz eritasun metabolikoak ditugu, abereak ez du profeitatzen. Bildotsak handitzetik gelditzen ziren, hazleak bizia ez baitzen gehiago gozatzen. Gai hortaz mintzatu gira laborariarekin, ez dugu deus aldatu jateko maneran, berriz hasi dira handitzen.

Estonagarri bada ere, bada lotura afektibo azkarra etxaldeko aberak eta hazlearen artean. Gordetzen den gaia izaiten ahal da, hazleak begi txarrez so egiten ditu jendearteak, bereziki maite dituzten abereak hiltzera eramaiten dituztelarik. Zinez zaila izaiten ahal da hazlearentako eta eraginak ukanen ditu aberean. Hazteko moldeak zentzu hartzen badu laborariarentzat, aberearentzat ere ukanen du. Ezagutzen dutan behi hazle emazte batek arrazoak ditu behia hiltzera eramaiten duelarik, istripu bat ukan du, behiek hezurra hausten edo 40 gradoko sukarra ukan dute. Bildotsak igorteko egunaren mezperetan umore tzarrean jartzen dira artzain batzu. Erritualak lantzen ahal dira laborariekin, hiltzeari prestatzeko, bai berak baita abereak : adibidez, aitzineko egunetan ardiei erraiten zaie bildotsak joanen direla. Ardiek azken momentou horiek gozatuko dituzte eta berexteari prestatuko dira. Abereak, konzientzia osoaz, badaki hor dela bere esnea emaiteko hazleari, bere bildotsa emaiteko. Eskertzen erritualak egiten dituze hazle batzuek, kabale hiltegira joan aitzin. Aldatzen duena, kabala lasaiki kargatu da eta lasaiki joanen da. Hazle batzuek ez dute kabala mezperatik eramanen hiltegira, gau betean jeikiko dira kabala azken mementoan kargatzeko. Ondorioz, haragiaren kalitatea hobea da, abereak zentzu hortan jarraitzen direlarik 

Ahal bezain ongi egin

Kabalak hiltzera igortzea baieztatzen dut : neretzat konzienteki egin behar da, egin behar bada (…). Jale bezala, jakin behar dugu nori erosten dugun, kabalak nola haziak izan diren zren kabala guziek ez dute kalitateko harremana bizi inguruko jendeekin. Haragi gutiago jan behar dugu, mundu mailan desorekak sortzen ditu : kabaleen janarian soja sartzen bada, hego Ameriketatik heldu da, oihanen suntsitzea eta bertako jendearen lekuz aldatzea eragiten du. Gure zarean ezartzen dugunak ondoriok ditu Lurrean. Abereak edo landareak jatean, biak bizidunak dira. (…). Ahalik eta hobekin egitea gure ardurean da, abere eta landare munduarekin bat egin behar dugu.

 

Mikel HIRIBARREN, Itsasuko hazlea eta Confédération Paysanne sindikateko idazkari nagusia.

« Kabalen ongizatea bereganatu behar dugu guk laborariek. Ongizatearen arloan aipatzen da erreglamendu barnean hobetzeko gauzak : oiloen kaiolen eremua haundituz, ahatxeak multxoan haziz, etab.

Hauek denak ez dira gaitza konpontzen duten aterabideak.

Guretzat gaitza da zinez hazteko molde industriala nagusitzen ari dela gure eskualdeetan.

Animaleak batzu besteen gainean dira, beti barnean dira, ainitz dira, konzentratuak, laster haziak, gutien bat higitu gabe ; kantitateak ekoiztu behar dira merkatuak hola irabazten baitira, ahal den merke haziz kabalak. Sistima hau guzia guziz kaltegarria da gure laborantzarentzat, prezioa apalak baitauzka eta biziki kaltegarria da ere animalen ongizatearentzat.

Hazkuntza molde horiek gure hazkuntza guziaren kritikan jartzen ditu herritar batzu. Ezagutzen balute hobeki beste hazkuntza moldeak badirela, eta zoin baikorrak diren jendartea, lurra eta klimarentzat, arras bestela arrazoinatuko luketela pentsatzen dugu. Kalte haundiak egiten dauzkute kondenan ari direnek : laborantza industriala eta hazkuntzaren kontrakoak borroka berean elkartzen dira azkenean. Gure laborari eta animalien arteko lokarria hausteko helburu dute eta hortan daukute minik haundiena egiten. Guk uste dugu laborantxa herrikoi eta iraunkorrak duela gehienik ihardesten jendarteaknahi duenari eta animalen ongizateari. Erakutsia dugu animalien artatzen badakigula zuzeneko lokarria badugunean gure kabalekin. Orduan dira kabaleak osagarrian eta gu ere trenpu onean.

Laborariak bizi dira beren animaliekin, sortzen ikusten dituzte, bizitzen laguntzen dituzte. Azken gune hori, hiltzeko orduarena, askoz ilunago da bistan da.

Gaurko egunean ez da laborarien esku. Europako lege horren menpe gira. Autrixian ikusi dugu behiak etxetan hiltzen ahal direla, gero haragia saltzeko.

Bada legearen egokitzeko moldea beraz. Etxean hiltzearen eskakizun hortan ez gira mugatzen, nahi dugu ere hurbileko hiltegiak izan ditezen leku guzietan”.

19.01.2017