Berriak

TREBATU : baratzegintza biologikoan hasteko aukera

Baratzegintza biologikoan hasteko nahiantak xerkatzen dira

Laborantxan plantatu aitzin, baratzegintza biologikoan trebatu nahi luketen proiektu eramaileak xerkatzen ditu TREBATU egiturak, lur eremu bat eta behar den egitura guzia eskainiz Sarrikota pean.

3 hektareko lur eremuan, 1000 m² negutegi eta baratzegintzan hartzeko material guzia izanen da.

Trebatze Guneari esker, laborantxan plantatu nahi duen jendeak trebatzen ahalko da, frogak eginen ofizioko egiazko baldintzetan.

 

 « Laborantxan Trebatzeko Gunea » dispositiboa plantan eman du TREBATU egiturak. Hamar bat egiturek bultzatu dute xedea, laborantxa munduko egiturak, laborantxako erakaskuntza, gizarte eta elkartasunezko ekonomia, kolektibitate eta erosleen ordezkariek.

Konkretuki, TREBATU elkarteak hainbat errextasun eskaintzen ditu :

- egituraketa juridiko bat, laborantxako aktibititatea eramaiteko gisan (juridikoki, fiskalitate eta kondu aldetik). Bere aktibitatea sortzen lagunduko duen 12-36 hilabete arteko CAPE kontratua izenpetzen du proiektu eramaileak.
- etxalde « mintegi » bat, laborantxa biologikoan hartzeko lur eta material guzia ekartzen da.

- proiektu eramailearen jarraipena, laborantxan plantatu aitzin, trebatze denbora ahalik eta hobekien baliatzeko, laborantxan plantatu aitzin edo ez.

- koordinaketa lana, lurraldeko partaide guzien artean eramaiten du TREBATUk.

Dispositibo berri honi esker, belaunadli berriak ekarri nahi dira baserri guneak bizirik atxikitzeko.

Kandidatura pausatzeko xehetasun guziak eskuragarri dira ondoko txostenean.

 

 

 

26.11.2016