Berriak

Bideoa : LARRALDEAn, laborantxa maitarazi diete hiru alabei.

Donaixtiko Larraldea etxaldean eta Izpurako Bordaxurian egindako erreportaia, RECA ahizpekin.

Laborantxaren gusutz, Oihana, Elorri eta Intzak, burasoen segida hartu dute,

Etxaldeko ekoizpenak bururaino eramaiten eta zuzenean saltzen dituzte, Euskal Herriko kalitate urratsetan bermatuz bere lana : IDOKI kalitate agintzan, Ossau Irati ardi gasnaren sormarkan eta Irulegiko arnoaren sormarkan.

 

  • Donaixti-Ibarren, LARRALDEA etxaldean : Oihana eta Intzak, ardien esnea gasnatzen dute eta esnekiak ere egiten dituzte (iaurtak, zenbera). Erreximentak eta sagar-jusa ere egiten dute. Etxeko bildoskia eta aratxekia kartoinetan saltzen dute zuzenean.
  • Izpurako BORDAXURIAn : bere aitaren sortetxean, Elorrik Irulegiko arnoa egiten du Brice, bere bizilagunarekin.

Gehiago jakiteko : LARRALDEA etxaldeaz


(Irudia klikatu, Xibero Telebistaren erreportaia ikusteko)

 

2017ko maiatza. 


05.06.2017