AINCY Dominique

GARAIKOETXEA


T. 05 59 29 62 16 -
Garaikoetxea
64 240 HASPARREN / HAZPARNE
Mapan ikusi

Euskal Herriko etxe ekoizpengintza garatu. Kalitatezko ekoizpena egin eta garatu. Etxeko behi gasna proposatzen dut, lan guzia ene gain hartuz : lurra, alhagia, behia eta esnea.

Behi gasna 1984 urteaz geroz egiten du Dominique AINCY-k, Hazparnen

Aitaren segida hartu dut Garaikoetxean. Montbeliarde eta Holstein behi arrazak kurutzatuak dira.

Kalitatezko esnea ardiesteko, behiak belarrarekin bakarrik hazten ditut eta alhagiak hurbiletik kudeatzen ditut. Behiak egun guziz ateratzen dira alhatzera etxe inguruetan, aro txarra denean salbu.
Behiak barnean direnean, etxaldeko belarra eta soroa emaiten diet baita erositako artoa.

Egungo egunea, esne gehiena gasnatzen dut. Gasnat ttipiak egiten ditut eta hilabete batez ontzen ditut gazitegian.

Bakarrik lan egiten dut etxaldean. Salmentaz bestalde, aprendiz batek laguntzen nau behiak artatzen, deizten eta gasna egiten.

Garaikoetxeako behi gasna Euskal Herriko saltegi ainitzetan atxemanen duzu.

Ekoizpenak

Behi Gasna eta Esnekiak
  • behi gasna, hilabetez ondua
Etxaldean

igandez salbu, egun guziz (8 :00-20 :00)