ARTZAINAK (GAEC) : Anne-Lise et Boris MOURARET

LE CHÂTEAU


T. 05 59 29 12 83 - 07 81 70 89 63 -
Posta elektroniko : artzain(at)nordnet.fr
Le Château - Quartier Pessarou, chemin Bordes de Roux
64 240 LABASTIDE CLAIRENCE / BASTIDA
Mapan ikusi

Gure laborantzako lan moldeak partekatzeko plazerra, kalitatezko ekoizpenak sortzen dituztelakotz eta gure herrietako bizia sustatzen dutelakotz.

Ekoizpena bururaino eramaitearekin etxalde ttipien bizia sustatzen da. Lur gabe ziren Anne Lise et Boris Mouraret, LE CHATEAU etxaldea berriz hartu dute Bastida.

Bastidako karrikatik 10 kilometrotan, Pessarrou auzogunearen gainean da gure etxaldea. Balio du etortzea, auzoa zinez ederra da !

Gure etxaldeko IDOKI panora heltzearekin, gure ardi buru gorriak alhatzen ikusiko dituzu etxalde inguruetan.

Etxaldera heltzean, Anne-Lise edo Boris-ek harrera eginen dauzue.

Zerealak ere (artoa, garagarra, zapakina) emaiten dizkiegu ardiei.

Otsailetik goiti, esne guzia gasnatzen dugu Ossau Irati sormarkan.
Gasna ontzea zaintzen dugu, ahalik eta luzeenik eta eztienik, hiru hilabete bederen eta urte bat arte.

Gasna egitea eta salmenta zuzenari esker, aldizka laborantzan plantatu gira.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean), 3-12 hilabetez ondua
Salguneak

Etxaldean

egun guziz, 10 :00-12 :00 / 14 :30-19 :00. Etxalde bisitak asteartetan, artaldea eramaiteko ahala bada, apirila eta iraila artean.
Bidaltzeak / igortzeak

Bai