ETCHEVERRY Pantxo

APATESARO


T. - 06 84 19 55 74
Posta elektroniko : pantxo.etcheverry(at)wanadoo.fr
Harria
64 240 BONLOC / LEKUINE
Mapan ikusi

IDOKIn izanez Euskal Herriko artzain gisa nahi dut agertu besteen artean, xumeki, bainan erakutsiz gizarteari begira egiten dugun lan baliosa, naturaren errespetuan, ardier egin ahala egokituz, gure mendia garbi eta eder atxikiz eta mozkin ahal bezain ona ekoiztuz gasna dela medio

Pantxo ETCHEVERRY artzain soilak bere bizia mendia eta zelaiaren artean pasatzen du.

1999an instalatu naiz lurrik gabe, laborantxa munduko sindikatu eta elkarte giroan lanean ari nintzelarik. Manex buru beltz artaldea erosi dut, eta hauen esne guzia Ossau Irati sormarkan gasnatzen dut.

Lurrik eta etxalderik ez dutanez, bazkak eta aterbeak alokatzen ditut neguko.

Azarotik maiatza arte nere ardiak zelaian egoiten dira. Egun guziz ateratzen dira. Arditeian, belarrarekin, luzerna belar, zitu (arto) eta luzerna idorrarekin bazkatuak dira.

Maiatzetik azarorat, Iratira igaiten ditut ardiak, udako alhapidetara. Etxola batean bizi naiz, eta ardura nere alabak eta bizi laguna nerekin ditut.

Zelaian edo mendian, ardiak eskuz deizten ditut, eta gasnak bertzan egiten. Gasnen idortzea nik abiatzen dut hilabete batez, eta ondotik Uharte Garaziko gazitegiaren esku uzten.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
    Fromage de plaine et d'estives
Etxaldean

Etxaldean: bakarrik aitzinetik hitzartuz (06 84 19 55 74) Bortuan (Apatesaron) : aitzinetik hitzartuz