Etxaldearen ibilmoldea agro-ekologian bermatzen du Jean Mixel BERHO-k, bertako Kriaxera ahate arraza balorizatzen du asmamen handiz. Eyhartzea etxaldea hartzekotan dute Sabrina LARZABAL eta Julen PEREZ gazteek.
Familiako etxaldean plantatu naiz 1982 urtean. Eskolan ikasi teknika industrialak aplikatuz hasi naiz. Ikusiz lurrak eta ahateek jasan kalte larriak, norabide oso berria hartu dut.
Kriaxera ohizko ahate arrazaren inguruan agro-ekologian bermatzen den sistema eraiki dut. Gaur egun, ez dut ez pozoinik, ez erremediorik, ez xertorik gehiago baliatzen.
Egun bateko ahattoak errezebitzen ditut eta beropean atxikitzen bi aste ukan arte. Hortik harat, bizi osoa kanpoan pasatzen dute. Hameka hektareko eremuan eta erditan pasatzen den errekan libroki ibiltzen dira ahateak.
Artoa, basarto eta bihi nahasketak (ogia, baba, garagarra, ilarra) etxaldean idorrarazten eta ehotzen ditut. Soja, koltza eta iguzkilore zapakina gehitzen diet ahate gazteer.
Ohi den bezala, arto bihi osoarekin galkatzen dira lau hilabeteko ahateak. Ahate bakoitzaren erritmoa errespetatuz, bizpahiru asteren artean galkatzen dira.
Ekoizpen ahal bezain naturalak egiten ditugu, eztiki sukaldatuak, gatz, piper beltx eta Ezpeletako biperrarekin eginak, sinpleki.
EYHARTZEA etxaldea hartzekotan duten Sabrina eta Julenekin lan egiten dut. 3700 bat ahate hazten ditugu iraila eta ekaina artean.
- Ahate gibel gizena : erdi gordina, erdi kontserban, kontserban.
Ahate bularkia eta bularki puntak
Ahate gurinak eta gaintxiorrak - Jus de pomme
- BASERRIA etxe ekoizleen saltegia
- A la ferme