Xan Aguerre

HARANEA


T. - 07 87 30 42 85
Posta elektroniko : xanaguerree(at)gmail.com
Quartier Basaburu
64 250 ITXASSOU / ITSASU
Mapan ikusi

Ingurumena errespetatzen duen jendearen heineko laborantza, ekoizpen sano eta gostudunentzat.

Haranean, segida naturalki egin da. Lizeoa bukatu zuenetik, Xan Aguerrek argi zuen bere aitaren, Christianen, etxaldea arra hartuko zuela. BTS ACSE ikasketak egin ondoan, Kintoa xerri ekoizle baten etxaldean egon da lanean. Esperientzia horrek baieztatu dio bere hautua: laborari izaitea eta familiako istorioari segida ematea.

Ursumu eta Mondarrain mendiaren pean kokatua, Xanek ongi ezagutzen duen eta gustukoa duen Kintoa AOP xerri hazkuntza atxikitzea erabaki du. Horrez gain, hazkuntzari biziki lotua baita, 50 bat bat ardi buru beltz-eko tropa gehitu du, haragia proposatzeko xedez. Horrez gain, sagar jusak, sagarno ozpina eta Haranea etxaldeko “Xipister” saltsa famatua ekoizten segitzen du.

2026ko urte hundarra arte, Christian , bere aitak, etxaldean segitzen du familia-laguntzaile gisa, urraskako segida hau lagunduz. Haranean, Xanek jendearen heineko etxalde baten aldeko engaiamendua jarraikitzen du, lurra lantzeko eta abereak bizidunen errespetuan hazteko plazerrean oinarritua.

Ekoizpenak

XerrikiaArdikiaSagarnoa eta sagar-jusa
  • KINTOA xingarra (bederen 18 hilabetez xukatua)
    KINTOA haragi freskoa (5 kg kartoinean, hutsean emana): errekia, kostak, lukainkak, txistorrak.
    Euskal xerrikia kontserbetan (patea, gaintxiorra, odolkia) eta artekia. Saboinak xerri-gantzarekin eginak.
  • Ardikia paketetan
  • Sagar jusak
    Sagr ozpina
    "Xipister" saltsa
Salguneak

  • Etxera ekartzea-BAB  : www.basaburukosaskia.com
  • Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : www.basaburukosaskia.com
  • AMAP Hazparne
  • AMAP Angelu 2
  • AMAP Hiriburu
  • BASERRIA etxe ekoizleen saltegia
Etxaldean

aitzinetik hitzartuz