IXURIBEHEREA (GAEC) : Maina Ithurralde, Mizel Etcheberry.

IXURIBEHEREA


T. - 06 59 96 81 88
Posta elektroniko : ixuribeherea(at)gmail.com
Ixuribeherea, quartier Apairi
64 240 AYHERRE / AIHERRA
Mapan ikusi

Ahuntz Pirinearrarekin lan egin eta bizi

Pirineoetako ahuntz arrazaz osatutako tropa batekin bizitzeko asmoa dute, ekoizpen guziak zuzenean salduz.

Behi esnadunekin ari baziren, norabide berria hartu dugu Ixuribeherea etxaldean, 2011an, ahuntz tropa erosi eta hasi dira gasnak egiten eta saltzen.

Gaur egun, Alpina eta Pirineotako ahuntz arrazekin ari dira. Geroan, eta zer jakin xuxen noiz, bakarrik lekuko arrazaz osatutako ahuntz tropa batekin lan egin nahi lukete. Pirineotako ahuntza emeki emeki utzi zuten hazleek, esne guti emaiten duelakotz. Ixuribeherea etxaldean, ahuntzen hautaketa landu dute, esne heina hobetzeko urterekin. Segur dena, esne aberatsa eta oso ona dute gasna egiteko.

Ahuntzak egunero pentze edo oihanetan ibiltzen dira alhatzen. Etxeko belarrak, soroak eta artoa emaiten zaie, baita erositako luzerna belar pixka bat ere.

Etxaldeko ekoizpen guziei balore eman nahian, salmenta zuzena garatzen dute : gasna freskoak (pikorrak, gasna luzeak) eta onduekin.
Oso fina den pittika haragia nahi lukete ere ezagutarazi, kesetetan saltzen dute primadera aldean.

Ekoizpenak

Ahuntz Gasna
  • Ahuntz gasna : freskoak eta onduak.
    Pittika haragia (primaderan)
Salguneak

Etxaldean

Egun guziz, hobe aitzinetik hitzartzea.