Intza, Elorri eta Oihana RECA hiru ahizpa dira, aitamen etxaldeak hartu dituzte : Oihana eta Intza Larraldean gasna egiteko, eta Elorrik arnoa Izpurako Bordaxurian.
Larraldea etxaldea Donaixtiko karrikan da, Oskaxeko bidean eta Lapitz Hotzeko ur-sorgien bidean.
Gure ardi buru gorriak egun guziz alhatzen dira, bihi eta belarrarekin bazkatzen ditugu. Udan, etxearen ondoko mendi batetara igortzen ditugu.
Larraldea etxaldeko aitzineko belaunaldiek, baldintza hoberenetan lan egiteko kezka zuten, laborari eta abereen ongi-izatearen onetan. Gaur egun ere, eroslea eta inguramena errespetatzen duen laborantza herrikoiaren alde gira. Hortako dugu salmenta zuzena garatzen.
Gure ekoizpenen benetako kalitatea preziatzen dute Euskal Herriko sukaldari famatuek.




- Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean) -
Gaztanbera edo mamia, zemerona, ardi esne iaurtak -
Ardi esnekilanko gasna pikorrak (soilik edo hautsean) -
Ardi esnea (boteila) - - Bildoskia (kartoina)- ardiki saltxixoia
Ahatxekia (kartoina)
Kartoinak aitzinetik manatuz. - Erreximentak etxaldeko sasoineko fruituekin (arana, sagarra, irasagarra, bildu martxuka, mazusta gorria, mahastiko mertxika, ahabia) -
Sagar-jusa -
Oparitzeko saskia, bakarrik etxaldeko ekoizpenekin.
- Domaine Bordaxuria (Izpura)
- Merkatua - Baiona - Gaskoien plaza
- Merkatua - Baiona : Marengo zubian.
- A la ferme : Manuak eskura daitezke : etxaldean, Baionako merkatuetan edo Bordaxurian.