LUMA - Bernadette et Pettan PREBENDE

LUMA


T. - 06 81 51 96 83
Posta elektroniko : prestpettan(at)hotmail.fr
Ihingoa
64120 GABAT / GABADI
Mapan ikusi

Kanpoan lan egin, inguramena errespetatu eta ekoizpen gostudunak prezio duin batean eskaini.

Bernadette-k laborantxan jarraikitzeko xedez, Gabadi Bidainian, laborantxa proiektu berri bat abiatu zuen 2013an. Oilo errule eta urtxokume hazkuntza plantan jarri zuen orduan. Gaur egun, lanbidez aldatu ondoan, Pettan semeak juntatzen du etxaldean.

Oilo hazkuntzak, Laborantxa Biologiko eta Idoki baldintza agiriak segitzen ditu. Oiloek egun osoan kanpoko zuhaitzpe eta belarretan ateratzen dira. Etxaldean berean moldatzen diegu eguneroko zaldarea, zerealak egin ahala hurbiletik jinaraziz (artoa, «méteil»a, soja, osagarri eta mineralak...). Egun oroz arroltzeak biltzen ditugu, eta ondorioz fresko freskoak banatzen.

Urtxoak, urtxotegi zabal batean haziak dira (Idoki agiri pean), eta nagusiki artoz bazkatuak (ekilore eta soja turtoz osatua). Urtxoak parezka bizi dira, eta urtxokumeak xitatzen eta hazten dituzte paparoko esnea mokotik-mokora eskainiz. Urtxokumearen haragia arrunt fina eta preziatua da.

Kalitatezko ekoizpenak ekoiztea eta guhaurk saltzea gustukoa dugu, eroslearekin dugun harreman zuzena preziatzen baitugu.

Ekoizpenak

UrtxokumeaOeufs bio
  • Arroltze arrunt-freskoak, Urtxokumea (400 g inguru).
Etxaldean

Hitzordua hartuz