SAÜT Monique et Henri

ELIZABEA


T. 05 59 28 73 24 -
Posta elektroniko : henri.saut(at)orange.fr
Elizabea
64 470 LACARRY / LAKARRI
Mapan ikusi

Gure mendietako etxaldeak bizi diten : erraiten dena egin eta egiten dena erran !

Gasna egitearekin, Xibero gaineko edo Basabürüko Elizabea etxalde ttipia berpiztu dute Monique et Henri SAÜT-ek.

Euskal Herriko GFAM LURRA egituraren laguntzarekin, Lakarrin plantatu ginen 1992 urtean.

Hamabost hektaretan alhatzen dira gure 140 ardi buru xuriak, hots euskal-biarnes arrazakoak. Neguan bazkatzen ditugu belar eta zerealekin.

Udan, Biarnoko Aspe ibarreko goi-mendietara (1800 metroko goratasunean) abian gira ardiekin.

Etxen edo bortuan, ardiak eskuz deisten ditugu eta gasna bertzean egiten dugu.

Gasna etxen ontzen dugu bederen hiru hilabetez : Ossau Irati sormarkako ardi gasna egiten dugu.

Gaxura edo xikota baliatzeko, lauzpabost euskal xerri jarri ditugu. Xarkuteria eta xingarra egiten dugu euskal xerriekin.

Gure ekoizpenak etxetik saltzen ditugu eta Irurin beste laborari lagunekin urte osoan idekitzen dugun GOHETXEA saltegian.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Salguneak

Etxaldean

igandez salbu, egun guziz, 9:00-20:00
Bidaltzeak / igortzeak