Iragan den maiatzaren 29an, IDOKI etxe ekoizleen merkatu bat antolatu dugu Hendaiako Euskal Erlaitzaren etxean CPIE Euskal Itsasbazterra elkartearekin elkarlanean.
Leku paregabea, lagundu duen eguraldia eta kalitatezko ekoizleen erakusmahaiak tarteko, giro goxoa eta umore ona izan dira merkatu eder honen ezaugarri.
Kostaldetik eta Euskal Herri iparraldeko txoko guztietatik etorri diren IDOKI etxe ekoizleek haien mozkinak proposatu dituzte, Euskal Herriko etxe ekoizpengintzaren aniztasunaren erakusgarri.
Itsasuko gereziaren inguruan Sarde Sardexka elkarteak animatu dituen tailerrek, hor ziren haur eta helduei kalitatezko mozkin honen gustuen finezia esploratzeko parada eskeini diete.
Tokian muntatu dugun ostatuan, merkatuan hor ziren IDOKI etxe ekoizleen mozkinekin eginiko janaria proposatu dugu.
Giro goxoa izan da egun paregabe honen ezaugarria