Berriak

UZTARITZE, IDOKI matahami lehiaketa merkatu egunean

IDOKI etxe ekoizleen merkatu berria Uztaritzen.

Maiatzaren 21an igandearekin, IDOKI etxe ekoizleen merkatu berri bat antolatzen dugu Uztaritzen, Bilgune gela (arrabotuaren ondoan).

Ongi jatea maite dutenen hitzordu berria da, familia edo lagunen artean pasatzekoa.

IDOKI etxe ekoizleen mahainetan, Ipar Euskal Herriko etxe ekoizpenen ainiztasuna aurkituko da. Artegintzako eskulan egileak ere hor izanen dira.

Goizean, IDOKI matahami lehiaketak usain onak barreatuko ditu merkatuan, parte hartzeko deia zabaltzen dugu Uztaritzeko eskola eta elkarteei, bakoitzak froga dezan, egun guzietako osagaiekin, plazer handia hartzen ahal dela sukaldatzen.

Bazkari denboran, IDOKI pintxoak zerbitzatuko ditugu azietetan.

Haurren xokoan, munduko matahami eta talotxoen inguruan jostetan hartzen ahalko eta zerbait ikasten ahalko da. Arto gorriarekin berek egin irina etxerat eramaiten ahalko dute haurrek. 

Merkatu horri, Uztaritzeko herriko etxearekin antolatzen dugu partaidetzan. 

IDOKI matahami lehiaketan parte hartu.

  

(Sarako matahami lehiaketa Saran, 2016ko abenduan)

Matahamiak hameka maneraz gozatzen ahal dira !

Oinarrizko osagaiak (irina, arroltze eta esnea) hartuta, sukaldariek nahi duten matahami mota egiten ahalko dute, gazia edo sukratua, klasikoa edo berritzailea, berek hautatu osagaiekin. Haatik Uztaritzeko IDOKI merkatuan laborarien mahainetan IDOKI osagai bat hautatu beharko dute (erreximenta, eztia, gasnak, xingarrak,…) matahamiak eigteko.

Lau matahami aurkeztu beharko dira epai mahaiari : matahamien itxura, osagaien jatorria eta kalitatea, sormena eta gustua ukanen dituzte irizpibe mahaikideek. Publikoak ere gehien gustukoa duen matahamiaren alde bozkatzen ahalko du. Sariak ordu batean emanen dira. 

Izenak lehen bai lehen eman 

 

IDOKI matahami lehiaketa hiru sail pentsatuak dira :

  • 6-9 urte : haur bat edo bi, gehitu batekin.
  • 9-12 urte : haur bat edo bi, gehitu batekin.
  • 12 urtez goiti : bi jendetako ekipa.

Sari pollitak izanen dira parte hartzaileentzat : Idek’IDOKI etxalde bisitak, IDOKI etxe ekoizpen zare bat, BELAZKABIETA etxaldean ibilaldiak astoz, bi bazkari Ahurtiko LA GALUPE jatetxean, LURRAMA errezeta liburua eta TTIKI LEKU joko-parkean sartzeak.

Izena eman maiatzaren 18a aitzin : 05 59 37 23 97 / 06 74 42 61 95 edo mailez contact@idoki.org

 

IDOKI matahami lehiaketa laguntzen dute

Visites de fermes Balades à dos d'âne à la ferme Belazkabieta, à Espelette Repas gastronomiques au Restaurant LA GALUPE à Urt Livre de recettes LURRAMA Parc de jeux pour enfants TTIKI LEKU 

IDOKI matahami lehiaketa - Parte hartzeko araudia (behereko dokumentua). 

03.05.2017
Gehiago jakin >
Matahami_lehiaketa_2017_-_araudia.pdf (247 KB)