Gohetxe elkarteko laborariek udako gauldia antolatzen dute Iruriko Gohetxea etxaldean, uztailaren 28an larunbatarekin, arratsaldeko 6tatik goiti :
* Behi deista
* Filma mutua : Grass, a Nation's battle « for life» (1925)
Iraneko tribu nomada baten bortuka harrigarria ikusgai, tokiko musikariek musika inprobisazioarekin.
* Musika & Dantza : xiberotar dantzariak
* OSTATUAN, jateko eta edateko :
Pastetx (ardi gasna, gaskoi xerrikiaren lukainkak eta artekia, biper eztia)
Desertak (piñuleta edo esne opila, espezia biskotxa)
Edariak (Ezpeletako Arrobio garagardoa, Eztigar sagarnoa, Irulegiko arnoak, sagar-jusa,...)