Berriak

Ortzaizen, KAIKU BORDA, urte osoan idekitzen dute !

[Translate to Euskara:] Un magasin rénové avec une gamme étoffée de produits fermiers de qualité

Ortzaizeko KAIKU BORDA saltegia itxuraz berritu dute laborariek. 

Aurélie langile berriaren heltzearekin, KAIKU BORDA saltegia urte osoan idekiko dute. Hemendik goiti, saltegia idekia da asteartetik larunbata arte :

10:00-12:30 / 14:00-19:30. 

Gainera, laborari berriak eta ekoizpen berriak sartu dira laborari taldean. Horri esker, kalitateko etxe ekoizpen gama zabala aurkituko da sasoinak segituz : barazkiak eta arroltzeak, gasnak eta esnekiak, ahatekiak eta jaki prest eginak, haragiak eta xarkuteria, Irulegiko arnoak, sagarnoa eta fruitu jusak, erreximentak eta eztiak,...

Bakarrik kalitate agintza pean diren etxe ekoizpenak biltzen dira saltegian, bereziki Euskal Herrikoak : sormarkak, IDOKI etxe ekoizleen agintza, laborantxa biologikoa, Kintoa xerrikia, Itsasuko gerezia,...

 Laborariak saltegian aldizkatzen dira harreman zuzena atxikitzeko hurbileko erosleekin.

Kalitateko haragien atal berria : laborarien haragia hautuan erosteko aukera !

Berrikuntzeen aldetik, KALITATEKO HARAGIEN SALMENTA abiarazten dugu, haragiak hautuan eta zatikatua salduko dugu :

  • Esnean hazi bildoskia (azpikia, kosteletak, espalda).
  • Aratxekia (errekia, eskalopea / xafla, saiheskia, saltsakia)
  • eta behikia (txuleta, entrekosta, behereko kosta, errekia, rumsteak, azpizuna, tournedos medailoa, eltzekoa, Borgoinako erakoa).Bakarrako haragi zatiak hutsean emanik dira.
  • Xerrikia (errakia, lukainkak, xarkuteria)
  • Ahatekia (magreta, bularkiak,…)

Laborarien etxaldetako kalitateko haragia urte osoan eskainiko dute.

 KAIKU BORDA, Ortzaizeko Ofizialeen herrixkan kokatzen da. 

 

Saltegiko IDOKI etxe ekoizleak zoin diren deskubritzeko : KAIKU BORDA

 

 

03.05.2015