Berriak

BIDEOA : Arroltze onak ukaiteko, oiloak aske !

IDOKI etxe ekoizleek kanpoko hazkuntzari eta talde ttipiei emaiten diete lehentasuna. Poliki handitzen diren oilo arrazak baliatuz, hauek ongi hazteko denbora hartzen dute, gustu ainitz duen haragi trinkoa izanen duten oilaskoak lortu arte.


Hazkuntza printzipio berdinak baliatuz, erruten duten oiloak barnebiltzen dituzten proiektu berriak agertzen dira Euskal Herriko etxaldeetan. Hauetan, elikagaiak zerealez (arto, ogi bihia) eta proteinaz (soja, baba, ilarrak,...) osatuak dira nagusiki.

Arroltzeak eskuz bilduak dira eta arrunt freskoak salduak dira, hau da, bildu eta gero 9 egun baino lehen.

 

Haranea etxaldean bideoa, Martine Bouquerot-ekin

 

(Bideoa begiratzeko klik egin argazki gainean)

 

 Itsasuko Haranea etxaldeko argazki zonbait

 

Itsasuko Haranea etxaldea hobeki ezagutzeko : www.idoki.org/haranea/

 

IDOKIko beste etxe arroltze eta oilasko egileak

 

Maurice Bortheirie, Xipiteia HELETA (oilaskoak) Frédéric Forsans, Pelloenea ITSASU (oilaskoak)  Baslurre, BEHORLEGI (etxaldeko arroltzeak) Kattin Camino, Argaia ARNEGI (etxaldeko arroltzeak eta ardikia)  Marie-ChristineDurritçague, Oilotegia MILAFRANGA (etxaldeko arroltzeak) Bernadette Prebende, Luma GABADI (etxaldeko arroltzeak eta urtxokumeak)

Etxaldeak hobeki ezagutzeko egin klik argazkien gainean

02.11.2015