Berriak

Bideoa: txoritegi zabalak kalitatezko usoentzat

Bernadette Prebende Ihingoa etxaldean

Mokofinek ongi badakite, Urtxokumeen haragia zinez fina da eta bere zaporearentzat biziki preziatua.

IDOKI ekoizleek  uso talde txikiak izaiteari emaiten diote lehentasuna, baita txoritegi zabal, garbi eta erosoei.

Usoak lasaiki ari dira beraz, arazo sozial edo sanitariorik gabe. Naturan bezala, urtxoak bere habia lasto eta lumekin osatzen du.

Urtxokumeak kuxkutik ateratzen direnean, burasoek mokotik mokora bazkatzen dituzte, lehenik paparoko esnearekin eta gero bihi xehekin.

Urtxokumeak 4 aste eta gero airatzen dira eta haien aldetik elikatzen.

Urtxoek gehienik arto bihia jaten dute eta 4 eta 5 aste artean hilak dira,  gustu bikaina duen haragi fineko kalitatezko urtxokumeak lortzeko.

 

 Bideoa Ihingoa etxaldean, Bernadette Prebenderekin

(Bideoa ikusteko, egin klik irudi gainean)

 

Gabadi-ko Ihingoa etxaldearen zenbait argazki

      

Gabadi-ko Ihingoa etxaldeari buruzko informazio gehiago

 

 

 

23.11.2015