ESNE LUMA - Pantxika PREDAIGNE

ESNE LUMA


T. 05 59 37 81 20 - 06 12 55 40 96 -
Olizetxerria
64 120 OSTABAT-ASME / IZURA-ASME
Mapan ikusi

IDOKI : taldeko lana, engaiamendua eta berrikuntza.

Ohidura eta berrikuntza artean, ardi esnearekin egindako ESNE LUMA etxe izozkiak sortu dituzte Graxiana eta Pantxika PREDAIGNE-k.

Aita erretretara abiatu denean, etxe izozkiak egiteko ideia landu dut eta izozkiak egiteko transformatze lekua eraiki dut etxaldean.
Amarekin, ardi buru gorriak hazten ditugu. Ardiak egun guziz kanpora ateratzen dira alhatzeko. Belar eta soro, arto eta tritikilaz bazkatzen ditugu. Ardien bazka gehienik etxaldean egina da.

Izozkiak ardi esne freskoarekin egiten ditugu apiriletik uztaila arte. Gure esnearen parte bat baizik ez dugu izozkietan baliatzen, arrestakoa esnetegiari saltzen diogu.

Izozki aroma berriak sortzen ditugu urtero : esne hutsa, banilla, xokolata, oihaneko marrubia, kafea, mertxika. Ez dugu koloratzailerik ez eta aroma artifizialik baliatzen.

Etxeko izozkiak saltzen ditugu Olizetxerria etxaldean eta udako merkatuetan. ESNE LUMA izozkiak, ostatuetako terraza iguzkitsuetan gozatuko dituzu.

Ekoizpenak

Etxeko Izozkia Ardi Esnearekin
  • Izozkia etxeko ardi esnearekin eginik. Korneta eta ontzietan
    Aromak : hutsa, banilla, xokolata, oihaneko marrubia, eztia eta intzaurra, karamel mardoa, kafea, mertxika.
Etxaldean

astelehen eta asteazkenetan, 9 :00-13 :00.