Berriak

Bideoa - Mateua etxaldean : bildoskia, gure etxaldeetatik zuzenean !

Urtarrilatik Bazko arte, esnean hazi bildoskiaren sasoina da !

Ardi esne sasoinean bakarrik, orohar abendutik maiatza arte, kausi dezakezu ardi esnean hazitako bildoskia/axurkia.

Ipar Euskal Herriko hogei bat etxaldeek bildoskia zuzenean saltzen dute.

Haragia gorrixka ateratzen da, zinez fina eta mendrea denez, ainitz preziatzen dute goi mailako sukaldariek.

Eskiulako Mateua etxaldean, Maritxu eta Henri Castillon-ekin egin bideoa.

Ardi hazkuntza artalde ttipietan egiten da kanpoa ahal bezain bat baliatuz. Kabalak egun guziz kanpoan dira alhan. Gehienik etxeko bazka eta belar-idorra (soroak edo ardailak) jaten dituzte. Gizentarazteko, beharrez zaldare larria emaiten zaie.

Hilabete osoz, bildotsak amaren esnea baizik ez du edaten.

Artzain zonbaitek Sasi-Ardi arrazarekin lan egiten dute.

 

Bideoa ikusteko, irudiaren gainean klikatu.


Bildoskia, gure etxaldeetatik zuzenean

 

Bildoskia eta atzarkia egiten duten IDOKI etxe ekoizleak hobeki ezagutzeko aukera duzu !

(argazkiaren gainean klikatuz, xehetasun gehiago)

   

 

 

Ekoizleak direktuki deitu, bildoskiaren sasoin hoberena orain da !

Artzainek bildoskia zuzenean saltzen dute. Haragi zati osoak edo haragia zatikatuak proposatzen dituzte kartoinetan : bildots espalda (osoa edo zatikatua), kosta kosteleta edo saiheskiak, bildots azpikia.

Gehienetan, bildots osoa (6kg-7kg) edo bildots-erdia (3kg-4kg) saltzen dute. Kartoinak etxerat edo hitzordu-gune batetara ekartzen ditu ekoizleak berak.

Bildoskia errexki sukaldatzen da, errea edo saltsan. Bildoskiaren sasoin hoberenaz balia zite ekoizleei oraidanik manatuz ! On egin !

28.03.2015