Berriak

Etxe ekoizpen hoberenak zure etxetik hurbil !

IDOKI eta bio etxe ekoizpen hoberenak zure etxetik hurbil dira, laborarien saltegietan.

Urterekin, laborariek kudeatu saltegien kopurua ederki emendatu da.

Lehen aldikotz, Ipar Euskal herriko hamar bat laborari saltegi elgarretaratzen dira promozio kolektibo baten egiteko urte ondarreko besteen kari.

Laborarien saltegi horiek, kalitateko urratsetan engaiatuak diren tokiko etxaldetan hornitzen dira. IDOKI kalitate agintzan eta laborantza biologikoan diren etxaldeek dibertsitate handia eskaintzen dute gaur egun, ekoizpenaren jatorria eta kalitatea bermatuz.

Abendu osoan, laborariek animazioak proposatuko dituzte saltegietan : ekoizpen dastaketa laborariekin, errezetak, opari kutxak,…

Ipar Euskal Herrian hamar bat laborari saltegi dira

Donibane Lohitzuneko merkatu estalian, "BASERRIA" etxe ekoizleen saltokia idekia da 25 urte hontan, aste guziz laborariak aldizkatzen dira saltokian.

Asteart, ostiral eta larunbat goizetan idekia. Tel. 05 59 51 28 23

Senperen, HURBIL laborari saltegia, Lizardia lan eremuan.

Asteartetik larunbata arte idekia : 9.00-12.30/15.30-19.00. Tel. 09 52 74 62 16

Ezpeletako ELIKA, Idoki eta bio denda,  Karrika Nagusia, 260.

Asteartetik larunbata arte idekia. 9.00-12.30/15.30-19.00. Tel. 05 59 20 68 40. 

Hazparneko  ZAREA saltegia Francis Jammes karrikan.

Asteartetik larunbata eguerdia arte idekia : 9.00-12.30/15.30-19.00 (salbu asteazken eta ostegun arratsaldetan) Tel 05 59 29 63 23

Lekornetik XIXTROAK webgunea, etxe ekoizpen salmenta interneten bidez

Asteazken gaua aitzin manatuz, zure saskia eskuratzen ahal duzu ostiral arratsaldean aitzinetik finkatu tokian.   (www.xixtroak.com) Tel. 07 68 99 88 78

Ortzaizeko KAIKU BORDA etxe ekoizleen saltegia, ofizialeen herrixkan.

Astelehen arratsaldetik larunbat arratsaldea arte idekia. 10.00-12.30/14.00-19.00. Tel. 05 59 49 10 64. 

 

Aldudeko  BELAUN saltegia, Erreka Gorri lan eremuan.

Astelehenetik larunbata arte idekia : 10.00-19.00. Tel 05 59 37 89 40

Donibane Garaziko EZTIKA saltegia, Zuharpeta karrikan, 5a.

Abenduaren 10tik goiti idekia, astelehenetik larunbata arte. 9.00-12.30/15.30-19.00 (salbu astelehen arratsaldea). Tel. 05 59 37 28 24 

Donapauleko TOKIKO BIO ekoizpenak, Saint Jaymes etorbidean, 13a.  

Asteart, ostiral eta larunbat arratsaldean idekia 16.00-19.00 eta ostiral eta larunbat goiztan 10.00-13.00. Tel. 05 59 65 07 90

A Trois-Villes, le point de vente GOHETXEA des producteurs fermiers de Soule, à la ferme GOHETXEA

Ouvert le samedi matin, de 9 h à 12 h 30. Tel. 05 59 28 51 59

 

Les animations de décembre. 

Abenduaren 7an larunbata

Hazparneko ZAREA saltegiak, IDOKI etxe ekoizleek haien etxaldeko ekoizpenak dastaraziko dituzte, goizeko 10ak et’erditatik eguerdi arte.

- Aiherrako BIXARTEA, Ossau Irati etxeko ardi gasnarekin.

- Ezpeletako BELAZKABIEtA, Ezpeletako biperrarekin.

Ezpeletako ELIKA, Idoki eta bio dendan ere laborariak egonen dira etxe-ekoizpenak dastarazten, goizeko 10tatik eguerdi arte.

- Azkarateko JARA XOLAN etxaldea Kintoa xerrikiarekin

- Itsasuko AROZTEGIA etxaldea sasoineko barazkiekin.

Abenduaren 24a arte, 10 €-ko erosgai bat izanen da irabazteko egunero. Bigarren zozketa izanen da abenduaren 31an ELIKA saski hornitu baten irabazteko.  

 Senpereko HURBIL laborarien saltegian, ekoizpen jastaketa :

SUHASTIA etxaldeko ahateki gibel gizen erdi-errea, BARTHOUIL etxeko ekoizpenekin (Norvegiako izokin kerestatua, gravlax, eza-milliu eta taramarekin), baita ere MIAUDOUX arno xurri eta beltzak.

 

Abenduaren 14a larunbata.

Hazparneko ZAREA etxe ekoizleen saltegian, laborariek haien etxaldetako ekoizpenak dastaraziko dituzte goizeko 10ak et’erditatik eguerdi arte.

 

·         Lohitzuneko BETI AINTZINA etxaldeko Kriaxera ahatekia : ahateki gibel gizena eta gurinak.

·         Makeako GOXAGORRI etxaldeko fruitu ekoizpenak, gazi-gozo errezeta batentzat ahateki eta erreximentaren artean.

Ezpeletako ELIKA, Idoki eta bio dendan, laborariak hor izanen dira etxaldeko ekoizpenak dastarazteko, goizeko 10tatik eguerdi arte.

-          Hazparneko TTUKULUA etxaldea, Ossau Irati ardi gasnarekin

-          Lohitzuneko BETI AINTZINA etxaldeko Kriaxera ahatekia : ahateki gibel gizena eta gurinak.

-          Ezpeletako BELAZKABIETA etxaldeko biperra, erreximentak eta gaztain krema.

Senpereko HURBIL laborarien saltegian, BORDATTO etxaldeko arno eta sagarnoen dastaketa Bixintxo APHAULEki, : Cazenave xokoleta eta Joko arnoa, Barthouil etxeko izokina Txalaparta sagarnoarekin, Marleneren Eguberriko bixkotxak Basandere sagarnoarekin.  .

 

Abenduaren 21an larunbata

Hazparneko ZAREA etxe ekoizleen saltegian, laborariek haien etxaldetako ekoizpenak dastaraziko dituzte goizeko 10ak et’erditatik eguerdi arte.

– Hazparneko ETXARTIA etxaldea oilo eta arroltzekin, eta Heletako Eneko baratzezaina, oiloa sukdaldatuko dute barazkiekin.

Ezpeletako ELIKA, Idoki eta bio dendan ere laborariak egonen dira etxe-ekoizpenak dastarazten, goizeko 10tatik eguerdi arte.

-          Aiherrako BIXARTEA etxaldeko Ossau Irati ardi gasna.

-          Lekorneko ESNEKIAK eta izozkiak.

-          Eta ONAKE izokina.

Senpereko HURBIL laborarien saltegian egunaldi berezia, kide diren laborari guzien merkatua eginen da : Arnoak, ardi gasna, Kintoa xerrikia, espezia bixkotxa,…

 

Eguberri eta urtats mezperan, ordutegi bereziak eskaintzen dituzte laborarien saltegiek :

Ordutegia

Abenduaren 23a astelehena

Mardi 24 décembre

Lundi 30 décembre

Mardi 31 décembre

ELIKA EZPELETA

9.00-19.00 gelditu gabe

9.00-18.00 gelditu gabe

9.00-18.00 gelditu gabe

9h-18h non stop

EZTIKA D.GARAZI

9.00-12.30 / 15.30-19.00

9.00-12.30 / 15.30-19.00

9.00-12.30 / 15.30-19.00

9.00-12.30 / 15.30-19.00

Manaketak aitzinetik egin ditzakezu zure etxetik hurbil den laborarien saltegian.   

Guk aldiz gomitatzen zaitugu Larresoroko Eguberriko merkaturat, heldu den abenduaren 22an igandearekin.

 

 

 

 

01.12.2019