Berriak

2016 urtea, iraganari so : hilabetez hilabete.

"Gure laborantxa zure zarean 2017 urtean ! »

Usaiako hitzorduak izanen dira aurten (Udako IDOKI merkatu eta feirak, LURRAMA larrazkanean eta Eguberriko merkatua). Horrez gain, hitzordu berri bat prestatzen ari gira : udaberriko merkatua Uztaritzen.

Baionako bestetako Haurren Egunean parte hartzen ahalko dugulako esperantxa dugu, kalitateko janaria proposatzeko MIAM IDOKI xokoan.

Salmenta zuzena egiten dugu toki guzietara hurbiltzeko gomita luzatzen dauzugu, bereziki  IDEK'IDOKI etxalde bisita gidatuak proba ditzakezu.

Galdeginak giren toki guzietara hurbiltzen gira gu, zure mahaian IDOKI janari eskaintza zabala jarriz.  

 

2016 urteari begira…

Urte hatsarre hontaz baliatzen gira, jazko urteari behako baten egiteko, hilabetez hilabete.

2016ko abendua : Eguberriko merkatua genuen Saran !

 

Jende gutiago hurbildu bada ere, Eguberriko merkatuan topatzen den kalitateaz pozten gira, IDOKI etxe ekoizpen goxoek leku ona merexi dute urte ondarreko bestetako mahaietan.

Lehen IDOKI matahami lehiaketa ederki joan da, parte hartzaile eta laguntzaile guziei esker.

2016ko azaroan  : « LURRAMA gure sukaldean » errezeta liburua.

    (arg. Christophe LEBRUN)

LURRAMAren hamargarren edizioa zenez, IDOKI etxe ekoizleak eta ekoizpenak ohoretan jarri dituzte LURRAMA errezeta liburuan, errezetak landu dituzte LURRAMAn parte hartzen dute sukaldari ospetsuek. Irakurtzeko eta gozatzeko !

2016ko urria : Turingo "Slow-food attitude" (Italian).

  

Euskal Herriko laborariek TERRA MADRE, mundu mailako Gustuaren Saloin handienean parte hartu dute berriz. Slow Food mogimenduak antolatzen duen munduko Gustuaren Saloin handienean parte hartu dute berriz, Euskal Herriko ekoizpen » arraroak » ezagutarazteko.

2016ko iraila : XIXTROAK laborari taldeak salmenta zuzena internetez egiten du.

 

IDOKI kalitate agintza eta/edo laborantxa biologikoaren lan moldeak errespetatzen dituzten Hazparne aldeko sei etxaldeek, webgunea bultzatu dute. XIXTROAK zareak ostiral arratsaldetan banatzen dituzte Hazparne eta Baiona aldean. Sinple da, proba ezazu :  www.xixtroak.com !

2016ko agorrila : Uda « %100 IDOKI »

     

Hilabete goxoa da beti agorrila, jendeen gana heldu beit gira. Gure etxaldetako ateak idekitzen ditugu, Sarako Ihitia eta Lekorneko Uhaldegaraian jaz. 18. IDOKI feira genuen ere Ezpeletan.

2016ko uztaila : Baionako bestetako haurren eguna ezeztatua.

Erabakia onartzen dugu eta esperantxa dugu MIAM IDOKI janari xokoa atxikitzen ahalko dugula aurten. Tokiko eta kalitateko janariaren ezagutaraztea eta zerbitzatzeak pozten gira aukera emana zaukun aldi guziz. Agian Baionan ikusiko gira !

2016ko ekaina : IDEK'IDOKI etxalde bisitak abiarazi genituen

 Idek'Idoki à la ferme Belazkabieta à Espelette (piment d'Espelette) Idek'Idoki à la ferme Eyhartzea à Domezain (canard Kriaxera) Visite Idek'Idoki : ferme Mantenunea à Amendeuix (ardi gasna)

 IDEK'IDOKI etxalde bisiteen konzeptua partaidetzan bultatzen dugu Euskal Herriko Turismo bulegoekin.

Talde ttipietan, haur eta handiek, etxaldea bisitatzen dute laborariarekin. Etxaldearen bizia deskubritzeko lagungarriak diren joko eta galderak badira tarteka. Etxaldearen ekoizpenak jastatzen dira bisita bukatzean : ardi gasna, ahate gibel gizena edo Ezpeletako biperra.

Bisita egun berriak proposatuko dira 2017ko udaberritik goiti.

2016ko maiatza : Udaberriko merkatua Hendaiako Erlaitzan.

 

Garapen iraunkorraren astean parte hartuko dugu Hendaiako CPIE egiturarekin batean udaberriko IDOKI merkatua antolatuz Asporotsttipin. Gune arrunt pollita !

2016ko apirila : IDOKIk bete beharrak berritzen ditu.

Elkartearen biltzar nagusiak IDOKI betebehar berriak adostu ditu. Hemendik aitzina, etxaldea osotasunean hartuko du IDOKI kalitate agintzak eta ez da gehiago kimikorik baliatu nahi.

Funtsezko aldaketak suposatzen dituenez etxaldetan, elkarteak kide guziak jarraiki nahi ditu, bakoitzari eginmoldetan hobetzeko epea emanez. Bere buruari hamar urteko epea jartzen dio elkarteak norabide berriak betetzeko.

2016ko martxoa : Mauleko hilegiko irudien mina

Nehork ez du aberen sofrikarioa onartzen. Abereen ongi izatea segurtatu nahi genuke, sortzeko egunetik hiltzeko mementoa arte. Nehork ez du hiltzea ikusi nahi. Miarritzen egin  mahain inguruko hizlariek gaia artoski landu dute.

2016ko otsaila : formakuntzarako deia

"Bakarrik lasterrago aitzinatzen gira, elgarrekin urrunago joaiten gira »… Urte guziz, ARRAPITZ federazioko egitureek (IDOKI, AFOG, BLE, Sagartzea, Ezpeletako biperraren sindikata) formakuntza katalogoa  (3.3 MB) pdf elgarrekin osatzen dute, laborari eta laborari geientzat.

2016ko urtarrila : zoriona pentzean dago !

 

Duela urtea jadanik ahate « sano » eta « irus »-en berri emaiten geneizuen.

 

2017 urtean ere, Urte berri on” opatzen dauzugu !

 

 

 

 

19.01.2017