Berriak

BASERRIA: IDOKI etxe ekoizleen Donibane Lohitzuneko saltokia

[Translate to Euskara:] Point de vente collectif IDOKI aux halles de Saint Jean de Luz

 

 

 

BASERRIA, IDOKI etxe ekoizleek elkarlanean sortu duten lehen saltoki kolektiboa da. Donibane Lohitzunen kokatzen da, merkatuaren bihotzean.

Donibane Lohitzuneko merkatua beti izan da tokiko ekoizle ainitz bildu dituen merkatu bat.

 

1994-an, merkatu estaliko gunean toki bat eskuratu ahal izateak, merkatuan ziren etxe ekoizleei salmenta elkarrekin egiteko elkarlan bat plantan emaitea ahalbidetu zien. Hala Euskal Herriko etxe ekoizpenen aniztasuna agertarazten ahalko zuten leku partekatu batean.

Eta hola sortu zen 1994-ko apirilaren 1-ean, Euskal Herriko 10 bat etxalde barnebiltzen zituen BASERRIA saltoki kolektiboa. Pixkanaka pixkanaka gaur arte garatzen joan da, gaur egungo IDOKI etxe ekoizpenen aniztasuna eskaintzen duen saltokia bilakatu arte.

Eskuragai diren IDOKI etxe ekoizpenak

Baserria saltokian honako mozkinak atxemaiten ahalko dituzue:

- AOP Ossau Iraty ardi gasna                    - Etxeko behi gasna

- Ahuntz gasna mota ezberdinak               - Etxeko oilasko eta arroltzeak

- Etxeko ahate gibel gizen eta urinak        - Ezpeletako biperra

- Xixtaberri etxaldeko ahabiak                   - Etxeko erreximenta eta eztia

- Kintoa xerriki eta haragi freskoa 

Ordutegia:

Urte osoan goizetan, astearte, ostiral ( 6:45etatik) eta larunbatez: 8etatik 1etara.
Udan asteazken eta ostegunetan ere irekia da.

 

Baserria saltokiko IDOKI etxe ekoizleak

 ITSATS MENDI (Haragi eta erreximentak, Arbona) ARTZAINAK (Ardi gasna, Bastida) Dominique Aincy (Behi gasna, Hazparne) EYHARTZEA (Ahate gibel gizen eta urinak, Domintxine) Maurice Bortheirie (Etxeko arroltzeak, Heleta) HARANEA (Euskal xerria, arroltzeak eta Ezpeletako biperra, Itsasu) Claude Kratochvil (Ahuntz gasna, Aintzile) MAKOLATEA (Ardikia, Hazparne) Jon Bonnet (Ardi gasna, Bardoze) Miren Aire (Ardi gasna eta Kintoa xerrikia, Urepele) BRUKIZA (Ahuntz gasna,Burguete Erreiti) LUMA (Urtxokumeak eta arroltzeak, Gabadi)

Ekoizleen potretetan klik eginez, haien iguruko informazio gehiago eskuratuko duzue

 

 

18.02.2016